argia.eus
INPRIMATU
Atxaga pozik agertu da Armendarizek egindako lanarekin
2005eko abuztuaren 17a
Bernardo Atxaga idazleak eta Montxo Armendariz zinemagileak Santanderko Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko udako ikastaroetan hartu zuten parte atzo (16). Obaba filma lehen aldiz ikusitakoan "euforia" sentitu zuela eta filmeko munduaren barruan sentitu zela adierazi zuen atzo Atxagak. Montxo Armendarizek Atxagaren Obabakoak liburuan oinarrituta filmatu duen Obaba filma Donostiako 53. Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute irailaren 15ean. Bestalde, idazten ari den lanaren berri ere eman zuen Atxagak. Doce casas en Francia izenburua izango du idazlearen lan berriak.