argia.eus
INPRIMATU
Atristain espetxean sartu dute, Donostian ertzainek atxilotua izan ondoren
  • Xabier Atristain berriz ere espetxean sartu dute Donostiako Alde Zaharrean bi ertzainek atxilotu ondoren, Naiz.eus-ek jakitera eman duenez. Martuteneko espetxera eraman dute euskal presoa.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 02a
Xabier Atristain 2022ko otsailean espetxetik irteteko unean ( argazkia: EFE)

Espainiako Auzitegi Gorenak Xabier Atristainen kasua ez berrikustea erabaki eta ordu gutxira Donostiako Alde Zaharrean atxilotua izan da euskal presoa eta berriz ere Martuteneko espetxean sartu dute, Naiz.eus-ek dioenez.

Atristainek 17 urteko kartzela zigorra jaso zuen, eta horietatik hambi egin ditu kartzelan. 2022ko ostsailaren 17an utzi zuten aske, Estrasburgoko Giza Eskubideen Aldeko Auzitegiaren epai batek auzia berrikusi behar zela ebatzi ondoren.

Estrasburgok dio Atristainen kontrako zigorra guardia zibilen eskuetan zegoen bitartean egindako adierazpenetan baino ez zela oinarritzen, eta Guardia Zibilak ez duela azaldu zergatik inkomunikatu zuten atxiloaldian eta, ondorioz, zergatik ez zioten utzi bere konfiantzazko abokatua aukeratzen.

Hala ere, Espainiako Auzitegi Goreneko fiskalak kasua ez berrikustea eskatu dio Gorenari eta honek onartu egin du eskaria. Horren ondoren etorri da Atristainen atxiloketa eta espetxeratzea.