Iaz eman zuen lehen aldiz Gerediaga elkarteak Sormen Beka, literatura alorrean, eta Atopia RPG proiektuari egokitu zitzaion. Urtebete beranduago, proiektua azaleratu dute azokan.
Iratxe Aguilera gasteiztarrak jaso du Durangoko Azokaren aurtengo Sormen beka. Iaz, Atopia RPG proiektuari egokitu zitzaion, euskarazko rol joko bat sortzeko, hain zuzen ere. Beka jaso zutenetik urtebete izan du Atopiako lantaldeak proiektua sortzeko, eta aurtengo azokan aurkeztu dute dagoeneko emaitza.