Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon atez ateko hondakin bilketa hiruzpalau hilabeteren buruan jarriko dute abian, Goierriko hiru herriotako alkateek eta Sasieta Mankomunitateko zerbitzuburu Iñaki Erauskinek atzo emandako prentsaurrekoan jakinarazi zutenez. Atez atekoa jarri duten Gipuzkoako gainerako herrietan (Hernanin, Oiartzunen, Usurbilen eta Antzuolan) birziklatze tasa %75-80koa da. Aldiz, Mankomunitateak azaldu duenez, Goierriko birziklatze maila %35ekoa da gaur egun.
Bilketa nola egingo den oraindik ez dago guztiz zehazturik. Herritarrekin bilerak egingo dituzte Udaletako ordezkariek, sistemarik egokiena jarri aldera. Besteak beste, hondakinak zein egunetan atera eta kaleko zintzilikarioak jarri ala ez eztabaidatuko dute.
Kataluniako Spora enpresak egin du sistemaren bideragarritasun plana.
Udaletako eta Mankomunitateko ordezkariak atzo emandako prentsaurrekoan (Goierriko Hitzak sareratutako bideoa):