30 lagunetik gora hil eta 80 inguru zauritu ditu Nigeriako iparraldean dagoen Yola hirian egindako atentatu suizidak. BBCk jaso duenez, jendez beteta zegoen barazkien merkatuan gertatu da.
Boko Haram mugimendu islamistaren porrota gertu zegoela adierazi zuen herrialdeko presidenteak joan den larunbatean Yolan bertan. Hiri horretan bi aldiz egin ditu atentatuak aipatu taldeak aurten.