Hekimen Euskal Hedabideen elkarteak Ateak Ireki webgunearen itxiera salatu du prentsara igorritako ohar baten bidez. ARGIAk ere bat egiten du salaketarekin.
"Hekimenek informazio askatasunean sinesten du. Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurka jotzen du bete-betean, komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa askatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu", dio oharrak.
Ateak Irekiren kontrako erabaki judiziala "herritarrek informatuak izateko daukaten askatasunaren kontra doa", Hekimenek salatu duenez.
Asanblada proiektu berria sortzeko
Ateak Irekiko Miguel Angel Llamas Pituk Info7 irratian adierazi duenez, ostegunean 19:00etan Iruñeko Zabaldin asanblada irekia egingo dute.
Bertan proiektu komunikatibo berri bat sortzeari ekingo diote, "eraso antidemokratiko honi aurre egiteko asmoa baitugu".
Daukaten arma bakarra adierazpen askatasuna dela adierazi dute.
Entzun osorik Info Zazpi irratiko elkarrizketa: