argia.eus
INPRIMATU
Ateak ireki ditu berriz ere Judimendiko joko aretoak
  • Bi urtetako borroka ostean, Judimendik Joko Aretoari Ez dinamikak irailan iragarri zuen auzoko joko aretoak bere ateak itxi zituela. Bi hilabete baino gehiago itxita egon ondoren, aretoa ireki dute berriz ere.

Topatu.eus @topatu_eus 2019ko urriaren 15
(Argazkia: Hala Bedi)

Iraila amaieran egin zuen Judimendik Joko Aretoari Ez dinamikak agerraldia: auzko joko aretoak duela bi hilabete itxi zituen ateak. Azaldu zutenaren arabera, aretoko jabeak taberna nork kudeatu topatu ezinik zebilen. 

Dinamikako kideei ere eskatu zien bilera bat, auzoarengan egindako kontzientziazio lanaren jakitun, akordio batera iristeko nahiarekin. Dinamikako kideek bilerarako gonbita errefuxatu zuten: "Argi utzi nahi dugu Judimendik Joko Aretoari Ez-eko kideok ez dugula inolako akordiorik egingo jokoa iturri ekonomiko gisa baliatzen duten enpresariekin". Pozik agertu ziren bi urtetan zehar egindako lanak bere fruituak eman zituelako, baina joko aretoa berriz irekitzeko aukera ez zuten baztertzen. Hala ere, Hala Bediri egindako adierazpenetan, dinamikako kideek auzo osoa joko aretoaren kontra jartzea lortu izana jarri dute balioan. 

 "Guk gure lana egin dugu, auzoa joko aretoaren aurka dago" 

Irakurri hemen Judimendik Joko Aretoari Ez dinamikari egindako elkarrizketa; bi urtetako borrokaren errepasoa eta joko aretoa ixtea lortu izanaren garaipenaz hasunarketa, sakonean.