argia.eus
INPRIMATU
Atarrabiako paper fabrikan larri zauritu da langile bat
  • Atarrabiako Solidus San Andres paper fabrikan istripu larria izan da apirilaren 13 gauean, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.

2020ko apirilaren 16a

Antza denez, gordeta zeuden paper fardoak erori dira eta azpian harrapatu dute langilea.

LAB sindikatuak babesa eta elkartasuna adierazi dizkie zaurituaren senideei, gertukoei eta "langile klaseari": "Gure prestasuna adierazi diegu behar duten edozertarako". Aldi berean, istripua gaitzetsi du eta zera iragarri du: "Gure indar eta ahalegin guztiak jarriko ditugu istripu honen ikerketaren jarraipena egiteko, berau sortu duten arrazoi eta baldintzak argitzeko berriro gerta ez dadin. Gainera, egon litezkeen erantzukizun guztiak garbitzea exijitzen dugu".

Naiz hedabideak jaso du ELA sindikatuak istripu honen aurrean adierazi duen gaitzespena, eta sindikatuak eman duen datu hau du: Nafarroan lan istripuen datuak azken urteetako txarrenak direla, eta 2012tik gora egin dutela etengabe.