Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren jarraitzaile batek jipoitu duela salatu du Elkarrekin Podemosen Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Lander Martinezek.
Lesioak “larriak” ez izan arren, ekintzak “politikoki” salatu behar direla aldarrikatu du alderdi moreak prentsaurreko batean. Erasoa “bozeramailearen izaera politikoari” lotuta dagoela gaineratu du.
Martinezen hitzetan, erasoa igande goizaldean gertatu zen, Bilbon. Eskuineko begia puztuta duela erakusten duen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. “Hau gertatzen jarraitzea politikoki hausnartzera behartzen gaitu, adostasunetik, instituzioetatik eta gizartearekin”, idatzi du, “defendatzen dugun bake, bizikidetza eta biolentziaren deslegitimizazio proiektuan berresten gaitu”.
Alderdi guztien babesa jaso duela adierazi du eta eskerrak eman ditu elkartasun keinuengatik.
Que esto siga sucediendo nos obliga a reflexionar políticamente, desde el consenso, en las instituciones y con la sociedad civil. pic.twitter.com/quiJG6Mj97
— Lander Martinez (@LanderMartinez_) 6 de marzo de 2017