argia.eus
INPRIMATU
AsunciĆ³n Olaetxea izendatu dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakari
  • Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren babesa jasota, Helio Robledari karguan txanda hartzeko hautatu dute sei urteko agintaldirako. UPNk zein PPk zuriz bozkatu dute.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko apirilaren 07a
Asun Olaetxea, Nafarroako Kontuen Ganbarako lehendakari izendatu dute. (Arg.: Diario de Noticias).

Parlamentuaren Osoko Bilkurak ostegunean Asunción Olaetxea Estanga beteluarra hautatu zuen Kontuen Ganberako lehendakaria izateko 6 urtez, Helio Robledaren ordez. Azken horrek agintaldi bat egin ondoren utzi du kargua.

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak proposaturiko hautagaia da eta 33 botokin aukeratu dute. eta haien 26 botoez gain, PSNko 7ak ere eskuratu ditu. UPNk eta PPNk zuriz bozkatu dute

Asunción Olaetxea Betelun jaio zen 1966an. Enpresa Zientzietako diplomaduna da (Iruñeko Eskola), Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko lizentziaduna (NUP), Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan, toki ogasunen kudeaketan aditua NUPen eta finantza-auditoretzan aditua UNEDen. Lanbide esperientziari dagokionez, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan Doneztebe eta Lekunberri aldeetarako aholkulari ekonomikoa izan da, Kontuen Ganberako auditoretzako teknikaria eta fiskalizazio organo horretako auditorea 2005etik aurrera.

Nafarroako Foru Erkidegoko sektore publikoaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa fiskalizatzen duen erakundea da Kontuen Ganbera. Parlamentuaren menpeko organoa da, eta ekonomia eta finantza kontuetan aholku ematen dio, baina bere kabuz funtzionatzen du.