argia.eus
INPRIMATU
Asturiera hizkuntza ofiziala bilakatu dadila aldarrikatu dute milaka lagunek Oviedon
  • Milaka lagun kalera atera dira asturiera hizkuntza ofizial gisa aldarrikatzera. Festa giroan eginiko manifestazioan, profil anitzeko herritarrek hartu dute parte: Antolatzaileen arabera, 30.000 lagunek; 5.000 udaltzainen aburuz

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko apirilaren 23a
Irudia: @Ivan_GFernandez

Asturiera hizkuntza ofiziala izan dadin, Asturiasko autonomia estatutuaren berrikuspena eskatu dute manifestariek. Xoxe Condel asturieraren aldeko herri plataformako bozeramaileak adierazi du asturierak babes “anitza” duela ofizial bilakatzeko eta agintariek nahi izan ezkero, “oraintxe bertan” jorratu beharreko gaia dela hizkuntzarena.

Alderdi politikotako hainbat kide ezagun nahiz sindikatutako buruak manifestazioan izan dira. Esaterako, Ramon Argüelles Asturiasko IUko idazkari buruak adierazi du aldarrikapenok ez direla gaztelanieraren aurkako aldarriak, eta ondare gisa babestu behar dela. “Inor inoren aurka jarri gabe, asturiera defendatu behar dugu eta horretarako beharrezkoa da plan politiko argiak mahai gainean jartzea asturierak ofizialtasuna lortzeko”.

Bestalde, Eo eta Navia eskualdetan hitz egiten den asturiera eta galizieraren ofizialtasuna ere aldarrikatu dute.