Asturiasko zonalde batean galiziera hitz egiten da. Hango parlamentari bat galizieraz, bere hizkuntzan, ari zela VOXeko kide baten kexagatik mintzaldia gazteleraz egitera behartu dute.
Álvaro Queipo, PPko parlamentaria Asturiasko Legebiltzarrean, bere mintzaldia egiten ari zen, Asturiasko eremu batzuetan erabiltzen den galiziera hizkuntzan. Hizketan ari zela, Ignacio Blanco VOXeko parlamentaria altxatu da eta “ez zuela ezer ulertzen” adierazi du. Momentu horretan, parlamentuko presidente Marcelino Marcosek (PSOE) “denek ulertzeko moduko hizkuntzan” hitz egitera behartu du.
Sermos Galiza hedabideak jakinarazi du eztabaidak jarraitu duela. Unidas Podemoseko, IUko eta PSOEko parlamentariek babesa erakutsi diote alderdi popularreko kideari. Asturiasen 40.000 lagun inguru dira hizkuntza hori hitz egiten dutenak, eta hainbat eskualdetan hedatua dago.
Hona hizkuntza aldatzera behartu duten unea:
Begira ze harropuzkeriaz moztu duten legebiltzarrean diputatu hau Asturiasko parte batean hitz egiten duten galizieraz mintzatzeagatik. Espainiar supremazistena jasangaitza da.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) November 28, 2019
Bideoa: @ivanllera pic.twitter.com/O7QwUWMD7T