argia.eus
INPRIMATU
Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean
  • Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.

Hiruka .eus Ander Zarraga 2024ko urriaren 11
55 urte beranduago, Erandion kutsaduraren aurkako protestek bere horretan dierdute. Hiruka

Aurten, 55 urte beteko dira Josu Murueta eta Altzagako Anton Fernandez Polizia frankistaren tiroek hil zituztenetik. 1969an, Erandion kutsaduraren aurkako hainbat mobilizazioen testuinguruan erail zituzten erandioztar biak. Gertaera horiek gogoratzeko, Erandioko Oroimena herri-ekimenak ekitaldia egingo du urriaren 27an, domekan, 13:00etan, Astrabuduko Josu Murueta plazan.

Era berean, ekitaldi horretan Erandioko memoria historikoaren zainketan giltzarri izan diren diren Txetxu Aurrekoetxea, Ana Isabel Crespo eta Josu Cerrato omenduko dituzte, baita aurten zendu den Josu Muruetaren alaba den Josune Murueta ere.