A8 mozteagatik epaiketara aurkeztu ez diren hiru gazteak atxilotzeko eta espetxeratzeko agindu du epaileak

  • 2007an A8 autobidearen trafikoa mozteagatik, gaur epaitu dituzte Saioa Zerain (Gasteiz), Asier Alberdi (Bilbo), Ainara Ladron (Elgoibar), Aritz Azkona (Arrieta) eta Naroa Ariznabarreta (Eibar). Ladron, Azkona eta Arizbanarretak uko egin diote epaituak izateari, "lege injustuetan oinarritutako epaiketa politikoa" dela argudiatuta. Hiruak atxilotzeko eta espetxeratzeko agindu du epaileak. 

     


2016ko martxoaren 01ean - 11:55

Atxilotzeko eta espetxeratzeko arriskuan dagoen hiru gazteetako batekin, Ainara Ladronekin hitz egin du ARGIAk. Epailearen erabakiak sortu dien urduritasunez mintzatu da: "Gaur egun desobedientzia oso tresna eraginkorra da, estatuen izaera antidemokratikoa agerian utziz, indarrak biltzeko. Maila pertsonaleko ondorioak presente izanik ere, arazoa politikoa dela ezin dugu ahaztu. Beraz, askatasunaren bidean, lege injustuak gainditzeko gure borroka eta hautua ere kolektiboa izango dira. Jarrera desobedenteak esparru guztietara hedatzeko ekarpena da gurea." 

Hiru gazteak beren ohiko bizimoduarekin aurrera egitea erabaki dute eta, beraz, edozein unetan gerta litezke atxiloketak.

Espetxeratzea, "zigor" gisa

Gaur eguerdiko epaiketaren berri eman digu Saioa Zerain auzipetuak. Bost auzipetuak epailearen aurrean ez zirela ikustean, bertan behera utzi du epaiketak epaileak. "Beren nahia kartzelara joatea baldin bazen, bada lortu dute! Kartzelara joango dira", izan dira epailearen hitzak egoera ikusita. Oso haserre eta zakar jokatu duela dio Zerainek. "Bostok batera epaitu nahi gaituzte kosta ala kosta, eta zigor gisara fiskalak eta epaileak espetxeratzeko agindua eman dute". Izan ere, epailearen esku dago epaiketaren hurrengo data jartzea, eta horren arabera luzatuko litzeteke epaiketara aurkeztu ez diren hiru gazteen espetxealdia.

Epaiketa politiko honetan eta etor litezken guztietan, beren hautua desobedientzia dela berretsi du Zerainek. "A8 moztu genuen garaian bezala, orain ere bostok desobedientziaren bidea hautatu dugu, eta, berriz aukera suertatzean, ekimen desobedentea egingo dugu bostok batera".

 

9 urteko prozesu judiziala

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Bederatzi urtez luzatu den prozesu judizialean, lau aldiz atzeratu diete epaiketaren data. Abenduaren 1ean egitekoa zen epaiketa, baina epaileak, jakinarazpenetan arazoak izan direla argudiatuta, martxoaren 2ra arte atzeratu zuten.

Ainara Ladronek –ez du epaiketan parte hartu– ondorengoa adierazi zigun abenduan atzerapenari buruz: "Gure bizitzarekin jolasten jarraitzen dute. Bederatzi urte luzez espetxe zigorraren mehatxua gainean izan dugu eta orain, beste behin ere, eta gezurra erabiliz, epaiketa atzeratu dute. Horrek berresten du gaur hartu dugun erabakia: fartsa horretan ez dugu parte hartuko".

“Euskal gazteriak militatzeko zuen eta duen eskubidea aldarrikatu nahi genuen”

Espainiako Gobernuak Segi gazte antolakundea terrorista izendatu behar zuela salatzeko A-8 autobidearen trafikoa –Zarautz inguruan– moztu zuten bost gazteek 2007ko otsailean. Ilegalizazioen aroan bete-betean sartuta ginen artean Euskal Herrian, eta horiei aurre egiteko egin ziren protesta ugarietako bat izan zen A-8koa. “Euskal gazteriak militatzeko zuen eta duen eskubidea aldarrikatu nahi genuen”, adierazi dute auzipetuek.

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Protesta egin zenetik bederatzi urte igaro dira eta horrek eragin zuzena izan du haien bizitzan eta gaur hiru gazteek desobedientziaren bidea hartzeko erabakian: “Gure bizitza asko baldintzatu du prozesu luze honek. Bederatzi urte luze hauetan atxilotu egin gaituzte, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman gaituzte, eta orain laugarren aldiz epaitu nahi gaituzte... Nahikoa dela erabaki dugu.”

MOBILIZAZIOAK 
Epaiketa eta balizko atxiloketak salatzeko ondorengo mobilizazioen berri eman dute:

- Martxoaren 5ean, larunbata, Zarautzen agerraldia.

- Elgoibar | Martxoak 2, asteazkena, 19:30ean elkarretaratzea herriko plazan.

- Arbizu | Martxoak 2, asteazkena, 19:00etan elkarretaratzea herriko plazan

- Arrieta | Martxoak 2, asteazkena, 20:00etan kontzentrazioa herriko plazan

- Eibar | Martxoak 2, asteazkena, 19:00etan manifestazioa Untzaga plazan.

- Gasteiz | Martxoak 2, asteazkena, 19:00etan elkarretaratzea Andra Mari Zuriaren plazan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


2024-12-09 | Leire Ibar
“Euskararen Errepublika” aldarrikatu du EHEk Durangoko mobilizazioan

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


2024-11-11 | Gorka Torre
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]


2024-11-04 | Leire Ibar
Langileen legez kanpoko trafiko delitua egotzita atxilotu dituzte bi gazte Tolosan eta Deban

Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.


2024-10-29 | Gedar
Beste bederatzi pertsona epaituko dituzte Bilbon, faxistei aurre egiteagatik

 Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.


2024-10-21 | Leire Ibar
Bilbon bost gizon homosexual erailtzeagatik akusatutako gizona epaituko dute berriro iruzur delitu batengatik

2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]


2024-07-17 | ARGIA
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik

“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.


Fiskalak ere zigor handiak eskatu ditu “ongietorrien” auzian: ia sei urte akusatu bakoitzarentzat

Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]


Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


Eguneraketa berriak daude