Ez langilerik, ez makinariarik, ez hesolarik, ez mugimendurik. Gipuzkoako Aldundiak Zubietako erraustegiko lanak maiatzaren 8an hasiko zirela iragarri bazuen ere, 14:00etan behintzat, ez zen obren inongo zantzurik. Ibilgailuentzako prestatu duten errepide bazterra, proiektuaren aurkako pintaketez beterik dago. Erraustegirik ez, ez gure izenean lelopean kontzentrazioak deitu ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako herri guztietan 19:00etan.
Lanetara bidean pintaketa ugari