argia.eus
INPRIMATU
Astelehenerako atzeratu du Siemens Gamesako zuzendaritzak langileekin egiteko bilera
  • Sindikatuak haserre bigarren atzerapena izan delako. Zuzendaritzatik esan dute kaleratze neurri berriek Nafarroan eragin txikia izanen dutela. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko azaroaren 09a

Azaroaren 6an enpresak iragarri zuen 6.000 langile kaleratuko zituela 24 herrialdetan dituen lantegietatik. Denera langileria osoaren %23. 1.600 langile ari dira lanean Siemens Gamesa enpresarentzat Nafarroan. 1.200 Sarrigurenen kokatua dagoen lantokian ari dira ingeniaritza eta bulego lanetan eta beste zenbait Agoitzen.

Azken sei hilabeteetan 135 milioi euroko galerak izan ditu enpresa horrek. Siemensek Gamesa erosi zuenetik datu negatiboak izan ditu eta horren ondorioak langileek pairatuko dituzte. Enpresako zuzendaritzak sindikatuak deituak ditu asmoen berri emateko. 

Siemensek Gamesa irentsi zuenetik

Bi enpresen arteko fusioa izan zenetik galerak baino ez dituzte izan. Irabazietan ere antzeman dute atzerakada hori: 5.022 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu %12 gutxiago. Horrek esan nahi du 135 milioi euroko galerak izan dituela. Enpresak plan estrategikoa aurkezteko asmoa du 2018ko otsailean. 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra