Datorren ekainaren 30etik uztailaren 2ra ospatuko da jaialdia, Irisarrin.
Abenduaren 5etik aitzina, EHZ Festibalaren "eguberriko bonoa" salgai jarriko dute antolatzaileek beraien webgunean, kopuru mugatuan. Hain zuzen ere, lehen 150 erosleek soilik eskuratu ahalko dituzte hiru eguneko sarrera eta EHZren tote bag bat ere.
Horrez gain, bonoa Euskal Herriko hainbat txokotan ere erosi ahal izango da, abenduaren 16tik aurrera: Irisarriko Gure Doia ostatuan, Larzabaleko Ezpeletenian, Hazparneko Lurra biodendan, Baionako Pyrénées (Xina) ostatuan, Azkaineko Xoko Onan, Donostiako Doka Kafe Antzokian, Gasteizko Hala Bedi tabernan eta Iruñeko Laba gunean.