Pentsiodunen mugimenduak 5 urte betetzen ditu mobilizazioak egiten. Urtarrilaren 16an jai giroan ospatuko dute Euskal Herriko plazetan. Bost urtetan lortutakoa ospatu nahi dute izan ere 2018tik 250 astetan kalera atera dira, eta ehunka izan dira bizitza duina aldarrikatzeko egindako protestak.
Gaurkoan azken bost urtetan lortutakoa azpimarratzeaz gain oraindik borrokan jarraitzeko nahia adierazi dute. Lorpen nagusia pentsioak ez murriztea izan da. Baina oraindik asko geratzen dela egiteko azpimarratu dute izan ere helburu argia dute adineko pertsonen eskubideak eta bizi baldintzak duinak izan behar direla. Ospakizunerako kantua egin dute, Iñaki Ortiz de Villalbak musika egin eta Xabier Amurizak jarri dizkio hitzak.
Entzun hemen: