Astelehenetik igandera, hainbat hitzaldi, txapelketa eta ekintza antolatu dituzte Bilboko Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxearen ikasturteko lehen aste politiko kulturalean.
Egitaraua:
- Azaroak 4, astelehena, 19:00etan: "Gazte Antolakundea belaunaldiz belaunaldi aztertuz. 40 urteko kronika".
- Azaroak 5, asteartea, 19:00etan: "Gazteak eta jokoa. Zer dago apostu etxeen atzean?". Eragin eta Igor Meltxorren eskutik.
- Azaroak 6, asteazkena 19:00etan: "LGTB eta antikapitalismoa". Harro plataformaren eskutik
- Azaroak 7, osteguna, 19:00etan: Olinpiadak.
- Azaroak 8, ostirala, 19:00etan: Neuke produkzioak konpainiaren eskutik "Homoamak", "Sin mas" eta "Bocakalle" film laburren aurkezpena eta eztabaida.
- Azaroak 9, larunbata: Gastronomia txapelketa. Ostean, arratsaldeko 20:00etan Zazkel taldeak, Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace taldearekin batera egindako "Ezpata dantza" izeneko diskaren aurkezpena.
- Azaroak 10, igandea, 10:30ean: Mendi martxa Pagasarri mendira.
Egitarauaz gain, aste osoan zehar azaroaren 30ean ospatuko den Bilboko Elkartasun Egunean aurkeztuko diren euskal preso politikoen artelanen esposaketa egongo da ikusgai.