Astelehena, lehenengo lan eguna Kataluniako Errepublikako erakundeetan; zer gertatuko da?

  • Dentsitate politiko handiko asteburuaren ostean, astelehenean ikusiko da nola jokatuko duten Kataluniako Errepublika aldarrikatu berriaren gobernuak eta funtzionarioek Espainiako Estuaren erasoei aurre egiteko. Zer egingo du Madrilek 155. artikulua indarrean jartzeko praktikan, eta zelan erantzungo dute Generalitateak, Parlament-ak eta langile publikoek?


2017ko urriaren 29an - 20:56
Ahal duten heinean beren bulegoetan lanean egoteko asmoa dute Madrilek kargugabetutako Generalitateko kideek. (Argazkia: La Vanguardia)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ostiralean Kataluniako Parlamentuan independentzia aldarrikatu eta iragarritako erantzuna eman zuen Espainiako Gobernuak: Generalitatearen eta Kataluniako beste erakunde publiko batzuen kontrola Moncloak bereganatu, Parlamentuaren jarduera mugatu… Gainera, hauteskunde deialdia egin zuen Mariano Rajoyk abenduaren 21erako. Puigdemontek eta haren gobernuak ihardetsi dute ez dutela beren burua kargugabetutzat hartzen.

Zer gertatuko da Generalitateko karguak eta Kataluniako funtzionarioak astelehenean lanera joaten direnean? Gako interesgarriak aurki daitezke Nació Digital agerkarian Roger Tugas eta Oriol March kazetariek sinatutako artikulu honetan. Haren laburpena doakizue ondorengo lerroetan.

Ostiralean, Junts Pel Sí eta CUPeko zuzendaritzek argibideak eman dizkiote Generalitateari Kataluniako Errepublika gauzatzen hasteko: estatu berriaren egiturak martxan jartzen hasi, Espainiarekin negoziatzen hasi (tira, saiatu) trantsizioa aurrera eramateko, nazioarteko aitortza bilatu, prozesu konstituziogilea abiarazi.

Horiek dira procés delakoaren bide-orrian aurreikusitako urratsak, baina agerikoa da oraintxe premia handiz heldu beharreko gaia dagoela mahai gainean: nola aurre egin 155aren aplikazioaren saiakerari? Kataluniako independentismoa bere burua prestatzen aritu da agertoki horretarako. Izan ere, Generalitateak errepublika aldarrikatu eta minutu gutxira egindako lehen bileran aztertu zuen gaia, behin Espainiako Gobernuaren erreakzioa zein izango zen jakindakoan.

Astelehenean lanera

Gobernuko kideen asmoa da astelehenean euren bulegoetara joan eta ahalik eta normaltasunik handienarekin lanari ekitea, bulegook hutseko Madrilek emandako agindua desobedituz. Badaude salbuespen batzuk: Mossoen maiorrak, Josep Luis Traperok, kargugabetzea onartu du, bere zuzendari Pere Solerrek bezala.

Gobernu sail batzuek –bereziki ERCren esku daudenek– kronogramak dituzte prest Espainiako Gobernuak martxan jar ditzakeen ekintzetako bakoitzari nola erantzun jakiteko. Puigdemontek berak asmoa du Gobernuarekiko jauregian egoteko astelehenean, fisikoki uzten dioten heinean. Espainiak ez badu nahi Generalitateko goi karguak euren bulegoetan egoterik, bere segurtasun indarrak bidal ditzala eragozteko.

Dirurik gabe, nola?

Independentismoa jakitun da egoera honek ezingo duela luze iraun. Besteak beste, diru-kontuak interbenituta edukitzeak oztopo handiak ipiniko dizkielako errepublika jaioberria kudeatzeko lemazainei. Hasteko, 155ak kargugabetutako gobernuko kideek ezin izango dute soldatarik kobratu. Gobernamenduaren ikuspuntutik garrantzitsuago: bankuek Espainiako Ogasun Ministerioak balioetsitako ordainketak baino ez dituzte egingo. Zenbait karguk dagoeneko beren izenean ipini dituzte oraintsu arte Generalitatearenak ziren telefonoak.

Mossoek zer egingo dute?

Beste zalantza handi bat Mossoen jokabidea da. Zein legeri egingo diote jaramon, Generalitateko karguei beren bulegoetara sartzea eragozteko, edo zuzenean haietakoren bat atxilotzeko agintzen badiete?  

Itxuraz, Puigdemont presidenteak Mossoekin adostuta dauka Sant Jaume plazako bere bulegora sarbidea ahalbidetu diezaiotela. Edozelan, Mossoek ez dute agindurik Espainiako Poliziari edota Guardia Zibilari oldartzeko, Generalitateko hainbat iturriren arabera. Sarraskirik egin ez dadila da Puigdemonten gobernuaren lehentasunetako bat, lasaitasunez jokatzera egindako hamaika deiek baieztatzen dutenez. Izan ere, kaleetan “odol bainua gerta zedin” eragoztea izan zen urriaren 10ean independentzia aldarrikapena etetearen arrazoietako bat, Junts Pel Sí-ko iturrien arabera.

Parlamentua ere lanera  

Rajoyk egindako hauteskunde deialdiak Kataluniako Parlamentua behin-behinean desegitea dakar. Alta, erabaki horri desobeditzeko asmoa dute JxSí eta CUPeko legebiltzarkideek, nahiz eta oraindik ez den zabaldu nola egingo duten zehazki. Oraingoz, hori bai, astearterako Parlamentuko Mahaiaren bilerara deitu du Carme Forcadell erakundeko presidenteak.

Funtzionario publikoen rola

Kanpo Gaietarako kontseilari Raül Romevak esan du funtzionario katalanek ez dutela beteko bertako parlamentua hautatu ez duen gobernu baten agindurik. Hala adierazi dute dagoeneko Generalitateko zenbait sailetan egindako langile batzarrek, edota, esaterako, Kataluniako irakasle sindikaturik handienak.

Datozen egun edo orduetan zehaztuko dute funtzionariook nola antolatuko diren eta zer jokabide izango duten 155aren ezarpenaren ondoriozko aginduak ez betetzeko. Besteak beste, goi karguen atxiloketak modu baketsuan oztopatzea eta Madriletik zuzendutako balizko administrazio baten jarduna zailtzea dute gogoan. Orain arte beren kasa sortu diren batzarrak elkarrekin koordinatu eta estrategia komunak adostea ere aurreikusi dute. ANCk ere funtzionarioei dei egin die erresistentzia pasibo ekintzak egin ditzaten, Espainiako Gobernuak Generalitatea fisikoki bereganatzen ahaleginduz gero  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude