argia.eus
INPRIMATU
Asteko bertsoak, Urquijori jarriak
Aitor Sarriegi @asarriegi 2013ko abuztuaren 22a
Urquijo, Espainiako delegatua EAEn.

Biktimekiko errespetua

harturik ideario

Urquijo jauna gurutzadara

doa amorru-jario.

Pablo ta Jone ere zentzuak

biktimak direla dio

ta haiekiko errespetuak

ez al du berdin balio?

 

Inkisidore berri bat dabil

euskal jaietan barrena

hark eskatu du bilbotarrena

eta laudiotarrena.

Epaile batek onartu berriz

besapean zekarrena

eta ez dakit larriagoa

ez ote den bigarrena.

 

Zalantza gabe serioa da

berez zor den begirada

baina mina ere umorez hartzen

ohitu egin gara jada.

Jaun hauengandik aske izateko

egin behar da bultzada

ta bitartean festetarako

maskota berri bat bada,

 

Doinua: Frantses euskaldun bat