argia.eus
INPRIMATU
Asteburuan Irulegi arnoaren sor markaren besta
  • Irulegiko arnoaren sor markaren bestak programa azkartu du aurten bi egun aberats proposatzeko aste buru huntan.

Laborari 2013ko irailaren 05
Irulegiko arnoaren bestaren afixa.

Larunbatean, Izpurako sotoek dute publikoa errezebituko, igandean ohizko eguna Irulegin iraganen delarik. Izpurako Abotia, Bordatto, Mourguy eta Brana etxaldeek ateak idekiko dituzte, mahasti, soto eta bazterrak erakusteko bisitalarieri. Toki bakotxean jatera eskainia izanen da ere, izan talo, etxeko ekoizpen edo sukaldari ezagunak prestatu apairua. Arradoien gaindi ibiltzen ahalko da ere oinez edo VTTez. Aratsean Arno gaualdia giro goxoan iraganen da Faustin Bentaberrin, arno ostatu, pintxo, erreki, eta Biper Swing (Jazz Manouche) taldearekin.

Igandeko eguna goizeko 9etan abiatuko da Irulegiko plazan, ibilaldiaren partitzearekin. Irulegiko sor markako arno desberdinen jastatzea

(11h) izanen da eguneko mementorik azkarrena. Eguerdian, Jarapea ostatuko bazkari berezia edo tokiko ekoizleen azita hotzen artean hautatzen ahalko da. Aratsaldean, berina ufatzaile erakusketa, magia ikusgarria, pilota partida, ibilaldiak, txarangak, etab.