Edwin Dagua Ipia buruzagi indigena hil dute Kolonbian. 8 egunetan hil duten hamargarrena da.
Cauca (Kolonbia) eskualde hegoaldeko buruzagi indigena hil zuten pasa den astean. Edwin Dagua Ipia-k talde paramilitarren heriotza mehatxuak jaso zituen hilketa baino lehen, Democracy Now-en irakur daitekeenez.
Larunbatean ere Cauca inguruko auzo bateko buruzagi indigena bati eraso egin zioten, baina honek bizirik irtetea lortu zuen. Tokiko buruzagiak Iván Duqueren eskuin-muturreko gobernuarengana zuzendu dira heriotza kopuruaren hazkundea eta buruzagi indigenen babes eza salatzeko.