argia.eus
INPRIMATU
Asteazkenean zabalduko da azken amapola morea
  • Guztira 55 emakumeri egin dizkiete elkarrizketa berezi eta patxadatsuok Aitziber Zapirainek eta Mirari Martiarenak, Arrosa Sareko irratietan. Bi esatariek eta Nekane Zingunegik elkarri eginiko elkarrizketek itxiko dute zikloa.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2017ko maiatzaren 30a

"Emakumeak eta euren lana erdigunera ekartzea izan da Amapola Morearen helburua" adierazi digu Mirari Martiarenak: "Gonbidatu guztiek utzi dute gugan zerbait, oso pozik eta eskertuta gaude horrekin. Eta Argiako Saria jasota ze esanik ez!". Bi esatarien proiektu pertsonala izan da Amapola Morea, beren lanetatik aparte egindakoa.

Elkarrizketa bereziak dira, ordubetekoak, eta bukaera ere berezia izango zela erabaki zuten: "Saioa hasi genuenean garbi genuen noizbait bukatzekotan elkar elkarrizketatuz izango zela eta norbaiti laguntza eskatzekotan Nekane Zinkunegiri eskatuko geniola". Duela 15 egun Aitziber Zapirain elkarrizketatu zuten Zinkunegi eta Martiarenaren artean, eta asteazkenean Mirari Martiarena elkarrizketatuko dute beste bi kideek.

Jon Aranburu eta Nekane Zinkunegi "Zebrabidea" saioagatik Argia Saria jasotzen 2015ean.

Amapola more artean, zebra

Nekane Zinkunegi Arrosa Sarean Zebrabidea saioa gidatu duen esataria da, eta berak ere aurreko ostiralean agurtu zuen Zebrabidea. Saioa irailean itzuliko dela iragarri zuten, beste ahotsen batek gidatuta. Berezia izango da, beraz, hiru hauen elkarrizketa entzutea.

Amapola more guztiak entzuteko aukera
- Oiartzun Irratian
- Antxeta Irratian