argia.eus
INPRIMATU
Asteazkenean jazotako eraso matxista gaitzetsiko dute Zaldibarren
  • Asteazkenean gizon batek bere bikotekideari eraso egin zion. Dominika Zaldibarko Talde Feministak elkarretaratzea deitu du ostegun iluntzean.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 17a

Asteazken arratsaldeko 18:00ak aldera egin zion eraso 42 urteko gizonak emakumezko bikotekideari, Zaldibarko etxebizitza batean.

Emakumeak anbulategira jo behar izan zuen erasoaren ondorioz. Gizona, aldiz, atxilo eraman zuten gertakariak jazo ziren lekura gerturatutako ertzainek.

Erasoaren aurreran gaitzespena agertzeko, Dominika Zaldibarko Talde Feministak elkarretaratzea deitu du ostegunean, 20:00etan, udaletxeko plazan.