argia.eus
INPRIMATU
Asteazkenean ezagutuko da nor izanen den UPNren buru 2019ko hauteskundeetarako
  • Egun alderdi erregionalistaren buru den Javier Esparzak baino ez du iragarri bere burua aukeztuko duela UPNren lidergoa eramaten segitzeko. Asteazkena da azken eguna hautagaiak aurkezteko. Besterik ezean, Esparzak berak segituko du postu horretan, eta bestela, urtarrilaren 28an eginen dituzte barne hauteskundeak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko urtarrilaren 16a
Jose Javier Esparza UPNren 10. kongresuan. Arg: upn.org

Hogeitabost urte Nafarroako Gobernuan gidaritza makila hartu ondoren 2015ean galdu zuen postu hori UPNk. Ordutik barne eztabaida eta bilera ugari egindakoak dira. Javier Esparzak hartu zuen Yolanda Barcinaren ondorengotza eta ordutik gauzak ez dira bare egon alderdi erregionalistaren baitan. Asteazkenean, aurreikuspenek diotenaren arabera, hautagai bakarra aurkeztuko da UPN alderdiaren buru izateko: Javier Esparzak iragarri du bakarrik bere burua aurkeztuko duela. Hala, aldaketarik ez bada, 2019ko hauteskundeetan Esparza bera izanen da UPNren hautagai nagusia. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta