argia.eus
INPRIMATU
Asteazkenean 204 kasu berri utzi ditu COVID-19ak Hegoaldean: EAEn 138 eta Nafarroan 66
  • Nafarroan koronabirus positibo berriek nabarmen behera egin duten bezala –asteartean 130, asteazkenean 66– Euskal Autonomia Erkidegoan berriro egin dute gora kasu berriek: bezperako 111etatik gaur Eusko Jaurlaritzak ezagutarazi dituen 138etara.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 23a

Osakidetzak eguneroko buletinean gaur jakinrazi duenez, EAEn asteazkenean egindako PCR probek 138 COVID-19 positibo berri utzi dituzte, honela banatuak:

- Araban 6. Gasteizen 4 eta bana Laudio eta Amurrion.

- Bizkaian 93: Bilbon 37, Ermuan 22, Barakaldon 11, Portugalete eta Trapagaranen 3, Berango eta Santurtzin 2, eta bana Artzentales, Basauri, Durango, Elorrio, Galdakao, Getxo, Gordexola, Iurreta, Leioa, Loiu, Markina-Xemein, Ortuella eta Sestaon.

- Gipuzkoan 38: Eibarren 14, Errenterian 7, Zarautzen 4, Arrasate, Deba, Donostia eta Orion 2, eta bana Bergara, Getaria, Mendaro eta Soraluzen.

Gaixotasunaren birsortze maila neurtzen duen R0 edo Rt tasa 1,59 da EAEn (asteartean 1,71 zen eta astelehenean 2,13).

Nafarroari dagokionez, 66 kasu berri hauteman dituzte hemen (bezperan 130 izan ziren). Hala ere, agintariak zain daude ea zein diren Mendillorri auzoko 2.400 gazteei egiten ari zaizkien PCR testen emaitzak.