argia.eus
INPRIMATU
Asteartean erabakiko du Espainiak nola ezarri Parot doktrinaren inguruko epaia
  • Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 legearen zenbait praktika baliogabetu ostean, asteartearekin hitzartuko du Espainiako Auzitegi Gorenak nola aplikatu sententzia, Europa Pressen arabera.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko azaroaren 11
Auzitegi Gorenaren eraikina. (Arg: El Mundo)

Bide beretik, Estrasburgoko erabakia eta gero aske geratu beharko luketen presoekin zer egin adostuko du.

Asteartean Gorenak hartzen duen erabakiak epaia ezartzeko bide orria zehaztuko du; alegia, ez da soilik kasu jakin baterako izango, orokorra izango da.  

Iragan ostiralean, Gorenaren Zigor Auzi Gelak erabaki zuen 197/2006 doktrinaren eraginpean preso zeuden bederatzi pertsona libre uztea.

Fiskalak eskatu zion Auzi Gelari presoak ez kaleratzeko, Gorenaren oniritzia izan arte. Dena den, Auzi Gelak bere kabuz jardun zuen, zain egon gabe.

Horregatik, orain Gorenak Estrasburgoko epaia indarrean jartzeko urrats zehatzak markatuko ditu.