argia.eus
INPRIMATU
Asteartean Donostiako jaietan sexu eraso bat izan zela salatu dute
  • Donostiako Aste Nagusian emakumezko batek sexu erasoa izan zuen astearte goizean Urgull mendiaren inguruetan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

2017ko abuztuaren 16a
Eraso sexisten aurkako kanpainan Donostiako Udalak atera duen kartela.

Ertzaintzak jaso duen lehen salaketa da hau, baina hainbat kolektibo hainbat mailako eraso salatzen ari dira. Adibidez, Donostiako Piratek jakinarazi dutenez, hainbat dei jaso dituzte erasoak salatuz, esaterako ipurdia ukitzea, komentario nazkagarriak egitea edota norberaren espazioan baimenik gabe sartzea.

Donostiako Udalak eta Piratek eraso sexisten aurkako informazio postu bat jarri dute Bulebarrean eta bertan sala daitezke era guztietako eraso sexistak.