argia.eus
INPRIMATU
Asteartean bozkatuko da Lizarrako zentsura mozioa
  • Ate itxian eta ezohiko osasun neurrien inguruan eginen da asteartean Lizarrako udalaren bilkura berezia. Gonzalo Fuentes, Navarra Sumako alkatearen kontrako zentsura mozioa eztabaidatu eta bozkatuko da. Aldaketarik ez badago, EH Bilduko Koldo Leozek berreskuratuko du aginte makila.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko martxoaren 20a
(Argazkia: Euskalerria Irratia)

Ez ohiko bilkura izanen da dudarik gabe asteartekoa Lizarran. Zentsura mozioaz gain, koronabirusaren krisialdiaren erdian eginen da. Udal idazkariak hasiera batean martxoaren 30erarte atzeratzea proposatu zuen, bainan azkenenean astearterako jarri du data. Bilkura ate itxian eta osasun neurri zorrotzekin eginen da, zinegotzien arteko tartea handituz.

Gauzak aldatzen ez badira, zentsura mozioaren eta EH Bilduko hautagaiaren alde EH Bildu, Geroa Bai eta PSNko bi zinegotzi azalduko dira. Nahikoa, Koldo Leoz, Lizarrako alkate berria izendatua izateko. Kontra navarra Suma eta PSNko betse zinegotzi bat.

 

EH Bilduk deialdia asteartean izatea ez du begi onez ikusten, “gauden egoeran gaudela herritarron osasuna baita premiazkoa eta ez zentsura mozioa”. PSNk leporatu dio arduragabekeria bilkurarekin aurrera jarraitzeagatik, EH Bilduk erantzun du, erabakia udaleko idazkariak hartu duela, irizpide teknikoei jarraituz.