argia.eus
INPRIMATU
Astearteak Eguzkitan, urtebetez eskubide sozialen alde
  • Abuztuaren 6an urte bat beteko da Astearteak Eguzkitan ekimeneko kideak lehenengoz asanbladan bildu zirenetik. Harez gero, hilabeteko lehenengo asteartean biltzen dira Iruñean, Diputazioaren Jauregiaren parean, eskubide sozialak defendatzeko helburuarekin.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko abuztuaren 05a
Astearteak Eguzkitan ekimeneko partaideak prentsaurrekoan (Argazkia: noticiasdenavarra.com)

Israel Gonzalez egitasmoko partaideak orain arte egindako lanaren balantzea egin du Ateak Ireki webgunean: “Urtebete daramagu gure aldarrikapenak presidenteari eta Nafarroako gobernuari helarazten, zeinaren murrizketak, eta are gutxiago ustelkeria kasuak, herritarrok onartzen ez ditugun”.

Gainontzekoa defendatu ahal izateko oinarrizkoena defendatu eta ziurtatu behar dela uste du Gonzalezek, eta horrek eraman du Astearteak Eguzkitaneko partaide izatera. “Ez diot soldata duin edo hitzarmen egokiengatik borrokatzen ez dugunik, baina 50.000 langabetuko zifraren mehatxupean, zaila da oso”.

Elkartu eta antolatu egin dira, “sistema injustu batek nazkatutako herritarren talde bat osatuz, siglatatik harago dagoena”. Gonzalezek etorkizuna batera eraikitzeko deia egin die burkideei, bere ustetan, “alternatiba hobe eta justuago bat” sortzeko gai baitira.