argia.eus
INPRIMATU
Aste honetan egingo dute Lanbro Beltza topaketaren IX. edizioa
  • Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte solasaldi eta mahai-inguruetan. Gainera, Nazioarteko Ipuin Lehiaketaren irabazleak ere izendatuko dituzte.

Hiruka .eus Ander Zarraga 2021eko urriaren 13a

Hurrengo eguenean emango diote hasiera IX. Lanbro Beltza topaketen egitarauari. Zapatura bitartean, nobela beltza izango da protagonista Plentziako Goñi Portalen. Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak urtero antolatzen duten topaketa honetarako 20 egile eta aditu gonbidatu dituzte aurten. Zazpi mahai-inguru eta solasaldietan banatuta, komikiei buruz, generoaren bilakaerari buruz edo emakumeek mota horretako istorioetan izan duen ibilbideari buruz arituko dira, besteak beste.

Aurten gonbidatu dituzten egileen artean daude Jon Arretxe, Juan Infante, Laura Balagué, Carmen J. Nieto, Susana Rodríguez Lezaun, Carlos Bassas, Javier Abasolo, Ibon Martin eta Mikel Santiago. Gainera, aurten gaztelaniazko eleberri beltzaren aitzindarietako bat ere egongo da topaketetan; Juan Madrid idazlea.

Bestalde, Lanbro Beltza IX. Nazioarteko Ipun Leihiaketako irabazleak ere izendatuko dituzte. Zapatuan, euskaraz zein gaztelanianz parte hartu duten ia 300 ipuinen artean onenak zeintzuk diren erabaki, eta sarituko dituzte.

Egitaraua

Urriak 14, eguena:

18.45etan, Txapel Noir I. Javier Bolado, Elena Fernández, Ángela Martín eta Hermelo Melero.

Moderatzailea: Juan Infante.

Urriak 15, Barikua:

18.00etan, Heriotza Goñi Portalen. Kike Infame eta Sr. Verde.

Moderatzailea: Jon Spinaro.

Txapel Noir II Laura Balagué, Almudena Fernández Ostolaza, Juan Infante eta Javier Otaola.

Moderatzailea: Noemí Pastor.

Urriak 16, Zapatua:

11.30ean, Txapel Noir III: Hiritik herrira klabe beltzean. Javier Abasolo, Javier Díaz Carmona, Noelia Lorenzo Pino eta Ibon Martín.

Moderatzailea: Noemí Pastor.

Eleberri beltzaren idazleen bilakaera eta berrikuntza. Jon Arretxe, Carmen (CJ) Nieto eta Mikel Santiago.

Moderatzailea: Juan Mari Barasorda.

17.00etan, Arratsaldea pasa hiltzaileen artean. Paz Velasco de la Fuente, kriminologoa.

Cherchez la femme: Carlos Bassas, Marta Marne eta Susana Rodríguez.

Moderatzailea: Ricardo Bosque.

Idazle saritua 2021eko Lanbro Beltzan eta Juan Madrid.

Galdeketa-egilea: Jokin Ibáñez.