Assisi txakurrak egunero egiten die harrera eskolako ikasle guztiei, egokitzen laguntzen die txikienei, ingeleseko proiektuan hartzen du parte eta haur nagusienak arduratzen dira hura zaindu eta paseatzeaz. Proiektu pedagogikoaren parte da, Kataluniako Sabadellgo ikastetxean.
Golden Retriever arrazako txakurra goizeko 8etarako eskola atarian egoten da, DBHko ikasleak agurtzeko, eta goizeko 9etan egiten die harrera Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei. Zortzi urte daramatza Sabadellgo frantziskanoen eskolan, 500 bat ikasle eta 40 irakasle ingururekin. Bat gehiago da ikastetxean eta zoratuta ditu ikasleak: ohitura dago gainerakoen besarkadak jasotzera, txakurra ikasgelan ezustez sartzen denetan, haurrak idazkaritza-gelara bisita egitera gerturatzen zaizkionean edota atseden orduan harekin jolasten dutenean. Udako oporretan, ikasleen eskutitz pila bat jasotzen dituela dio ikastetxeko zuzendariak.
Hainbat zeregin ditu Assisik: 3 urteko gelako umeen egokitzapen garaian esaterako, gakoa da txakurra; eta Ingeleseko ikasgaian, txakurra paseoan ateratzen dute ikasleek, ingelesez hitz egiten duten bitartean. Assisi paseatu eta zaintzeaz, jaten emateaz, orrazteaz, albaitarira laguntzeaz… ikasleak eurak ere arduratzen dira. Aurten, lehenengo aldiz, ikasturte amaierako bidaiara joango da DBH4ko gazteekin batera, Mallorcara.
Ikasleak motibatzea batetik, eta animaliak errespetatzen, zaintzen eta maitatzen ikastea bestetik, horiek ditu helburu nagusi proiektuak
Eskolako apaizetxean egiten du lo eta ikastetxeko aurrekontuan daude sartuta txakurraren gastuak, proiektu pedagogikoaren barruan dagoela ulertzen baitu hezkuntza komunitateak.
Ikasleak motibatzea batetik, eta animaliak errespetatzen, zaintzen eta maitatzen ikastea bestetik, horiek ditu helburu nagusi proiektuak.
Lehenengo argazkian, Assisi jaioberri, ikastetxeko bat gehiago bihurtu zuten segituan. Gainerakoetan, gaur egungo irudiak: