argia.eus
INPRIMATU
Jakes Bortairu, OSTIA kolektiboa
“Asmo politiko argiak ditu iragan asteko ekintzaile ekologisten kontrako operazioak”
  • Duela astebete hamabost ekintzaile ekologista atxilotu zituen Poliziak, Frantziako zuzendaritzaorde antiterroristaren aginduz. Horietarik bi euskal herritarrak ziren, baiones bat eta hendaiar bat, biak Tolosan bizi direnak.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko ekainaren 13a

Bouc-Bel-Air Marseilla ondoko herrian den Lafarge zimenta enpresan protesta ekintza bat egiteaz susmagarri omen ziren.

Lau egunez atxiki zituzten polizia etxean, eta ostegunean aske gelditu ziren nehongo kargurik gabe.

Gaurko goizberri saioko gomita izan da Jakes Bortairu OSTIA kolektiboko kidea.