argia.eus
INPRIMATU
Aske utzi dute Mikel Orbegozo, espetxean 14 urteko zigorra bete ostean
  • Mikel Orbegozo Donostiako presoa aske geratu da espetxean 14 urte egin ostean. Valladoliden izan da azken hilabeteetan, aurretik Badajozen egon da hainbat urtez. Intxaurrondo auzokoa da.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2019ko apirilaren 04a
Presoen banderola eskuetan duela Orbegozo, espetxetik atera berritan. (Argazkia: Etxerat)

2005. urtean atxilotu zuten ETAko kide izatea egotzita. Inkomunikazio garaian bost egunez torturatu zutela salatu zuen.

Azken urteetan Preso nago ilustrazioz beteriko liburuak idatzi ditu, baita hainbat mugimendu sozialentzat marrazkiak egin ere.