argia.eus
INPRIMATU
Aske utzi dute Iturmendin atxilotutako emakumea
  • Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.

ARGIA @argia 2024ko otsailaren 08a

Asteazkenean utzi zuten aske Estefanía Cervera fidantzarik gabe, eta hamabost egunero aurkeztu beharko du Iruñeko epaitegian. Europa Press albiste agentziaren arabera, UPNk jarritako salaketa bati lotuta dago atxiloketa, Cerverak sare sozialetan egindako iruzkinen batean ustez “terrorismoaren gorazarre” egin izanari.

Auzi honi lotuta, jakin izan da, halaber, A Coruñan beste emakume bat ere atxilotu dutela akusazio berdintsuekin, eta hura ere libre geratu dela, baina epaitegira hamabostero aurkezteko aginduarekin.

Asteazkenean batzar informatibo jendetsua egin zen Iturmendin.