Urte eta erdiko espetxe zigorra eta hiru urteko baldintzapekoa jarri diote Bilboko gazteari. G20aren aurkako protestetan atxilotu zuten, eta Hanburgon epaitu dute.
G20an atxilotutako herritarrak auzitegitik pasatzen ari dira egunotan, eta David Rincon Bilboko gaztearen txanda heldu da gaurkoan. Epaiketaren ostean aske utzi dute gaztea, baina urte eta erdiko espetxe zigorra eta hiru urteko baldintzapeko askatasuna jarrita.
Herriok Erabaki dinamikak haren askatasuna exijitu zuen joan den astean egindako agerraldian, eta manifestazioa egin zuten larunbatean Bilboko kaleetan barrena.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra