argia.eus
INPRIMATU
Aske utzi dituzte Vox-ek Bilbon egindako ekitaldian atxilotutako hamazortzi antifaxistak
  • Sei adin txikikoak zirenez, atxilotu bezain laster utzi zituzten aske igandean. Gainontzeko hamabiak astelehenean utzi dituzte aske.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 21
Vox-en mitinaren aurka agertu ziren antifaxistak, ertzainen aurrean

Igandean atxilotu zituzten hamabiak epailearen aurrean aurkezteko baldintzarekin geratu dira aske, Naizek jakitera eman duenez. Gainontzeko seiak, adin txikikoak, gurasoen eskuetan daude jadanik.

Vox alderdi ultraeskuindarrak Bilboko Euskalduna Jauregian egindako mitinean Ertzaintzak kargatu egin zuen bertan zeuden ehunka antifaxisten aurka. Protestei aurka egiteko asmoz alderdiko idazkari nagusi Javier Ortega Smithek elkarretaratzera bertaratu zen jendearengana hurbiltzeko asmoa erakutsi zuenean piztu ziren istiluak. Hona pertsona batzuengana hurbildu zen unea: