argia.eus
INPRIMATU
Aske utzi dituzte Mutilzarra peñaren salaketaren harira Iruñean atxiloturiko bostak
  • Uztailaren14an Iruñeako zezen plazan izandako istiluekin lotuta atzo, abuztuaren 9an, atxiloturikoak aske gelditu dira. Hala eta guztiz ere, epailearen aitzinean deklaratu beharko dute.

ARGIA @argia 2022ko abuztuaren 10
Mutilzarra peñako kide batzuk (Argazkia: Mutilzarra)

Atxiloaldia bukatu bazaie ere, epailearen aitzinean deklaratu beharko dute atzo Iruñean atxiloturiko bost lagunek. Iruñeako Mutilzarra peñako kideen eskeei men eginda, atxilotu zituzten eta gorroto delitua leporatua zaie. Uztailaren 14ko arratsean Iruñeako zezen plazan ustez izandako eraso baten harira burutu ziren atzoko atxiloketak.

Mutilzarra peñakoek ohar bat plazaratu zuten gazteleraz uztailaren 16an haien bertsioa zabalduz. Bertan diote "ezker abertzalearen ildo faxistenaren partetik" jaso zutela erasoa uztailaren 14an.