argia.eus
INPRIMATU
Aske utzi dituzte Lapurdin atxilotutako sei gazteak
  • Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu zituen asteazken goizean, Urruñan, Hendaian eta Baionan. Uztailaren 14an erretreten erreformaren aurkako istiluen parte hartu eta "istiluak" eragitea eragotzi diete.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2024ko martxoaren 07a
Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista.

Asteazken arratsaldean kideetako bat aske utzi zuen Poliziak, eta ostegun goizean gauza bera egin dute gainontzeko bost gazteekin. U14 kolektiboak antolaturiko manifestazioetan kalte materialak eragin eta Poliziaren aurka egitea leporatu diete. Horixe eman zuen jakitera Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak atzo, atxiloketen harira eginiko agerraldian.

Atxilotuei elkartasuna adierazi eta "militantzia politikoaren zilegitasuna aldarrikatzeko" protestak egin zituzten atzo makina bat eragilek: besteak beste, EH Bai, Xuti Gazte taldea, Aske antolakundea, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista, Iparra Hegoa elkartea, Ipar Euskal Herriko AEK, Sare Antifaxista, Selaurua Betez Etxepare Lizeoko taldea eta EHZ.