argia.eus
INPRIMATU
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak
  • Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute arratsalderako Kanbon.

ARGIA @argia 2023ko azaroaren 07a
Argazkia: Ostia kolektiboa

Goizean goiz atxilotu dituzte lau lagunak Baionan, Itsasun eta Angelun. 2022ko abenduan Angelun higiezinen agentzia batean eginiko ekintza batean parte hartzea leporatuta atxilotu dituzte.

Manifestazioa eguerdian, hitzordua arratsalderako

Eguerdian Baionako komisaria aurrean manifestazioa egin dute dozenaka lagunek atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta amaieran errepidea moztu dute. “Bidea blokatu dugu, lehenik Mahrum karrika blokatuz eta oraintxe Paulmy etorbidea bi zentzutan blokatzen dugu atxilotuak askatu arte”, adierazi dute Ostia! kolektibotik. Borrokan jarraitzeko asmoa adierazi du kolektiboak, eta arratsalderako deialdi berria luzatu du: "Marieniaren aldeko borroka segitzen dugu, horrentzat hitzordua sarri 7tan Kanboko herriko etxean!".