argia.eus
INPRIMATU
Aske geratu dira Arantza Zulueta eta Jon Enparantza, espetxe zigorra beteta
  • Espainiako Auzitegi Nazionalak irailean jarritako espetxe zigorra osorik beteta, etxera bidean dira Arantza Zulueta eta Jon Enparantza. 47 euskal herritarren aurkako 11/13 auziaren harira espetxeratu zituzten irailean.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 11
Arantza Zulueta espetxetik atera denean (Argazkia: Berria)

Irailaren 16an gauzatu zen 11/13 auziko epaiketa Madrilen, zeinetan 47 pertsona zeuden auzipeturik. Aldeen artean lortutako akordio baten ondorioz, Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetuetako biri ezarri zien espetxe zigorra: Arantza Zuluetari eta Jon Enparantzari. Zigorra beteta, aske utzi dituzte biak; goizean utzi du espetxea Zuluetak, eta eguerdian Enparantzak

Jon Enparantza, espetxetik atera denean

.

Hiru urte, sei hilabete eta hamazazpi eguneko espetxe zigorra eskatu zuen epaiak Zuluetarentzat; eta bi urte, zazpi hilabete eta hiru egunekoa Enparantzarentzat. Biak aurretik behin-behinean espetxean egonak ziren, baina zigorra osatzeko espetxeratuak izan ziren ostera.

Irailaren 30ean sartu ziren biak preso Zaballako espexean (Araba), bost hilabeteko zigorra betetzeko. Denbora motzean urrundu zituzten, Estremerara (Madril) Enperantzat eta Picassentera (Valentzia, Herrialde Katalanak) Zulueta.