Hilabete zeraman Taffou Nyame Renaud Belletti Bartzelonako Atzerritarren Internamendu Zentroan atxikita. Martxoaren 24an geratu da aske kamerundarra. 2014ko maiatzean Melillako hesia zeharkatu zuen. 2015eko otsailaren 23an atxilotu zuen Guardia Zibilak Kamerunera deportatzeko mehatxupean eta salatari lanak egitea proposatu zion Espainian bizitzearen truke.
La Directa hedabideak jaso ditu Bellettiren abokatuaren adierazpenak: “Asilo eskaera bideratzen ari delako geratu da aske”. Hala ere, erabakiaren esperoan “adostu da Renaud aske uztea”.
Poliziaren baimena izan arren, bederatzi hilabetez itsasontziz Melillatik iberiar penintsulara bidaiatzea eragotzi diote Bellettiri.