argia.eus
INPRIMATU
Askatasuna Itsasontzia 3 igandean atera da Gazatik blokeoa hausteko intentzioarekin
  • Hainbat ikasle eta zauritu palestinar doaz itsasontzian Israelek hornigai medikoak zeramatzaten bi itsasontziri eraso egin eta gero.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 06a
Portutik ateratzen (Argazkia: Almardasnews)

Palestinarrak Israelgo harresira “Itzulerako Martxa Handia”  astero egiten hasi zirenetik “Askatasunaren Itsasontzia 3” izango da hirugarren ontzidi humanitarioa, Almasdarnewsek jakinarazi duenez.

Gazako arrantzale portu baten emandako prentsaurreko batean Nazioarteko Batzordeko bozeramaile Adham Abu Salimak herritarrei dei egin die portura gerturatzeko, itsasontziari agur esateko.

Abu Salimak esan du itsasontziak mundu osoko portuetara bidaiatuko duela Gazatik atera ostean. Okupazioa bukatu arte Gazari bere erresistentzia baketsua besterik ez zaiola geratzen uste du, “Gazak bizitza duina merezi du”.

Nahiz eta joan den astean, Palermotik irten eta Gazaa zihoan “Askatasunaren Ontzidia” helmugara ez iritsi, bere mezua mundu osora zabaldu dela nabarmendu du Abu Salima, Israelen okupazioaren benetako aurpegia erakutsiz zeinek ez dituen nazioarteko balioak, agiriak eta ebazpenak errespetatzen. Bozeramaileak ontzidiari egindako erasoa eta ondorengo atxiloketak ere salatu ditu.