argia.eus
INPRIMATU
Askatasunaren ontzidia Gazako blokeoa hausten saiatuko da asteburuan
  • 19an hasi zuten hamar eguneko azken etapa Gazan lehorreratzen saiatzeko.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 24a
Donostian aurretik egindako saiakera batean (Argazkia:rumboagaza.org)

Askatasunaren ontzidia (The Freedom Flotilla) igandean abiatu zen Palermoko portutik Gaza Zerrendara heltzen saiatzeko. Lau itsasontzik osatzen dute eta Israel azken hamabi urtetan Gazan egiten ari den blokeoarekin bukatu nahi dute.

Bi hilabete baino gehiagoko ibilaldia egin dute Kopenhagatik (Danimarka) atera zirenetik. Europako hamabost portutan lehorreratu dute eta mundu guztitiko 40 ekintzaile doaz, blokeoarekin amaitzeko gogoekin daudenak Ma’an berri agentziak argitaratu duenez.

2008-2016 urte bitartean 31 ontzi saiatu dira Israelek duen blokeoapuskatzen. 2010ean Palestinaren aldeko ekintzaileak zeramatzan itsasontzi batek Israelgo armadaren erasoa jasan zuen. Hamar pertsona hil eta dozenaka zauritu zituzten.

Hornigai medikuak daramatzate itsasontzietan azken hilabetetan tiroz eta gas negargarriaz jende asko zauritu baitute Israelgo militarrek Itzulerako Martxa Erraldoia deituriko protestetan.

Herri mugimendu honek antzeko mugimenduen bisitak jaso ditu. Errefuxiatuen egoera salatzen aritu den Mugak Zabalduz Karabanak bisita egin zien etxera itzuli aurretik. Palermoko alkate Leoluca Orlandoren babesa ere jaso dute. Gainera alkateak duela gutxi Palermoko portuko zati bat Yasser Arafat izendatu zuen, Palestinako presidente ohiaren omenez.