argia.eus
INPRIMATU
Askapenaren Saharako brigadistak kanporatu ditu Marokok beste behin
  • El Aaiunneko etxe batean zeuden brigadako kideak Marokoko polizia hara sartu denean. Etxetik beren borondatearen kontra atera, kontrol batera eraman eta taxi batean sartu dituzte kanporatuak izateko. 

Garazi Zabaleta 2015eko abuztuaren 20a
2013ko udako euskal brigada saharan (argazkia: Askapena)

24 ordu baino gutxiago egin dituzte brigadak Mendebaldeko Saharako lurretan. Erakunde internazionalistak adierazi du jakitun zirela egoera ez zela erraza izanen, iaz Saharara joandako hiru brigadak kanporatu egin zituztelako: “Gure lan politiko eta internazionalistarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen, Saharako herritarren eguneroko eskubide urraketen berri jaso eta Euskal Herrira ekartzeko”, adierazi dute.

Askapenak gogor salatu du brigadistei gertatutakoa, baita Saharar herriak bizi duen okupazioa eta zapalketa etengabea ere. Elkartasun internazionalistan sakontzen jarraitzeko deia egin dute blokeoari aurre egiteko.