Askapenaren Saharako brigada kanporatu du Marokoko poliziak

  • Polizia marokoarrak larunbatetik Sahara mendebaldean ziren brigadistak kanporatu dituela salatu du Askapenak. Aaiun hirian sartzeko kontrol batean atxiki dituzte eta Marokoko lurretara bidali saharar independentistekin bildu izanagatik. Erakunde internazionalistaren arabera, azken hilabeteetan ia ez da atzerritarrik heldu da Saharara eta blokeoa areagotu du Marokok.


2014ko abuztuaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Saharara abiatutako brigadak kanporatzen dituzten lehen aldia da. (Arg.:askapena.org)

Abuztuaren 2an iritsi zen brigada Sahara mendebaldera. Smara hirian bi egunez hainbat kolektibo sahararrekin egon ostean, astelehenean Aaiun hiriko sarreran kanporatu dituzte. Goizean, hiru brigadista Aiun hirira autobusez zihoazela, kontrol polizial batean geratu, autobusetik jaitsi arazi eta ez diete bidea jarraitzen utzi. Gobernu delegatuak jakinarazi die Smaran Saharar independentistekin bildu direlako kanporatu dituztela.

Arratsaldean, brigada osatzen zuten beste hiru kideak ere geldiarazi dituzte hirira sartzeko ahaleginean. Haien borondatearen aurka, taxi batean sartu eta Maroko hegoaldeko Agadir hirira bidali dituzte guztiak poliziaren zaintzapean.

Askapenatik Saharara abiatutako brigadak kanporatzen dituzten lehen aldia dela azaldu du erakundeak.

Lekuko deserosoak” kanporatzen eta blokeoa indartzen

Azkenaldian Marokoko gobernua Saharar lurren blokeoa indartzen ari dela adierazi du eragile internazionalistak. “Okupazioarekin aski ez eta nazioarteko brigadistoi sarrera galarazi nahi digute, testigu deserosoak gara nonbait”, diote.

Brigadisten kanporaketarekin batera, Sahara okupatuak bizi duen egoera salatu du Askapenak. Azken hilabeteetan Mendebaldeko Saharara atzerritik inor gutxi heldu dela jakinarazi dute, guztiak kanporatuak edo mugan atxikiak izan baitira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


EH Bizirik-ek eta Askapenak Italiako AHTaren aurkako borroka ezagutuko dute uztaileko brigadetan

Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


2023-02-07 | ARGIA
NATOren eta EBren aurkako manifestazio nazionalera deitu dute

“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]


2022-02-23 | Uriola.eus
Askapenak brigadak egingo ditu bere 35. urteurrenean

Internazionalismoak "herrion askapen nazional eta sozialean" daukan garrantzia mahai gainean jartzeko eta udagorritzen daramaten urteek "etenik izan ez dezaten", bueltan dira brigadak bi urteren ostean, 35 urte udagorritzen! lelopean.


2020-11-25 | ARGIA
Kontzentrazio internazionalista deitu dute astelehenerako Donostian, Fadi Hassan palestinarraren aurkako epaiketaren atarian

Datorren azaroaren 30ean, Donostiako Epaitegiaren aurrean 11:15ean kontzentrazioa deitu dute Kaxilda liburutegiak, Biladi elkarteak eta Askapena mugimenduak. Egun horretan bere burua sionistatzat definitzen duen Fadi Hassan palestinarraren aurka epaiketa dute Kaxildako kideek... [+]


2020-05-08 | ARGIA
Hausnarketa internazionalistak abiatuko ditu Askapenak larunbatero streaming bidez

COVID-19ak eragin duen egoera gogorra munduko beste herri batzuk nola bizitzen ari diren jakiteko, hitzaldi zikloa abiatuko du Askapenak. Boterea nola berrantolatuko den eta internazionalismoak egin dezakeen ekarpena aztertuko dute hainbat gonbidaturen eskutik. Maiatzaren 9an... [+]


Eguneraketa berriak daude