Askapenaren ilegalizazioa eskatu du fiskaltzak, baita Askapeña Bilboko Konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteen disoluzioa ere. Bost militante internazionalistari seina urteko espetxe zigorra eskatu die ARGIAk jakin duenez.
Bost kideak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez dira. Oraindik akusazio partikularra falta da. Datorren larunbatean, otsailak 14, prentsaurrekoa eskainiko dute Donostian Askapenako militanteek 11:00etan.
2010ean Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta zazpi kide atxilotu zituzten, "ETAren nazioarteko frontea" osatzea egotzita.
Oraindik epaiketarako datarik ez dago finkatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean. Aurretik, 2007an Seguran atxilotu zituzten 35 pertsonaren aurkako epaiketa egin behar dute.
Askapenak 25 urte bete zituen 2013an. Horren harira sortutako bideoetako bat da ondokoa: