Otsailean eman zion hasiera aurtengo kanpainari Askapena erakunde internazionalistak, “borrokak uztartzen” lelopean. Herriz herri ibili dira aurkezpenak egiten, eta oraingoan 50 hitzaldi baino gehiago eskainiko dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan.
30 urte bete ditu aurten Askapena erakunde internazionalistak eta berriro ere brigadak antolatu ditu, “munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko”.
Aurkezpen kanpainaren amaieran daudenez, 50 hitzaldi baino gehiago egingo dituzte hilabete batean. Martxoaren 9an hasi ziren eta apirilaren 9an amaituko dira. Apirilaren 16an amaituko da epea brigadetarako izena emateko, brigadak@askapena.org helbidearen bitartez.