argia.eus
INPRIMATU
‘Aska Tour’, Gasteiz alternatiboaren ibilbidea
  • Martxoaren 3a, euskara, okupazioa, eszena kulturala… Gasteizko zortzi gune ezberdin bisitatuko ditu aurkeztu berri den Aska Tour ibilbideak. Izena emateko halabedi.eus/askatour helbideko formularioa bete beharko da.

     

Hala Bedi @halabedi 2018ko ekainaren 04a
Gasteizko Alde Zaharreko murala.

Gasteizko herri mugimenduko hainbat norbanakok 'Aska Tour' jarri dute martxan, Gasteiz alternatiboa erakutsiko duen ibilbidea.

Gasteizko gune alternatibo eta enblematikoetatik ibilbidea, hiriaren historia, honen erronkak eta hauek denboran zehar nola mantendu diren ezagutzeko aukera egongo da gaurtik aurrera.

Martxoaren 3ko borrokatik, Gaztetxeraino, Auzolana Pilotalekutik Oihanederreraino, Santo Domingo kaletik Zapatari kaleraino, Hala Bediren 35 urteetatik, emakumeek gure hirian aurrera eraman duten borrokaraino… 1976tik gaur egun arte.

Bisitatuko diren guneak eta esparruak:

  • Martxoak 3
  • Hala Bedi
  • Santo Domingo
  • Zapatari kalea
  • Emakumeen murala
  • Auzolana
  • Oihaneder
  • Gaztetxea
Izen ematea, Hala Bediko webgunean

Tourrean parte hartzeko, halabedi.eus/askatour webgunean apuntatu daiteke. Behin izena emanda, ibilbidea egin nahi duenarekin jarriko dira harremanetan antolatzaileak, hitzordua zehazteko.

Gainera, sare sozialak ere martxan jarri dituzte: TwitterFacebook eta Instagram. Harremanetarako emaila, berriz, askatour.gasteiz@gmail.com kontua da.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.